jueves, 11 de febrero de 2010

San Nikolas Eguna ospatzen


Ohiturak,ohiturak dira eta San Nikolasak holako bat da. Abenduaren lehen astean San Nikolas eguna ospatzen dugu. Aurten ere, herritik, kalez kale ibili gara Elizaldeko haurrak San Nikolasak ospatzen alaitasunez.

Ekintza honetan, ikasleak,irakasleak eta gurasoak ere parte hartu zuten.



Herriko agintariak, alkateak, ere parte hartu zuen gure ospakizun honetan.


2.ziklokoak Txuri-Urdinera



Urtero egiten dugun moduan, aurten ere 2.ziklokoak Donostira hurbildu gara Txuri-Urdin izotz-jauregira. Bertan gehienok ondo moldatu gara patinekin iristatzen.Egun zoragarria benetan.






Esgrima ikastaroa Lh6. mailakoak



ESGRIMA, EZOIZKO KIROLA



Ikasturte honetan Lh6.mailakoak esgrima ikastaroa egin dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.Kide guztiak hartu dute parte ekintza interesgarri honetan.Denbora gutxi barru, Olinpiadetarako selekzioa hemendik aterako da nere ustez.


martes, 9 de febrero de 2010

2010-2011ko matrikula



Urtero bezala, otsaila aldean matrikulatzeko garaia iritsi da. Hilaren 1tik hasi eta 12arte izango duzue aukera gure eskolan matrikulatzeko.

Ikasturte honetako egutegia


Hona hemen ikasturte honetan izango dugun lan egutegia.Beti bezala irailaren 1tik hasita ekainaren 30arte.

martes, 23 de junio de 2009

Ibilaldi neurtua - 2009


Gaur ekainaren 23a, ikasturte honetako azken eguna, beste urteetako ohiturari jarraituz, IV Ibilaldi neurtua egin dugu. Honela izan da ibilaldi honetako ibilbidea:
Eskolatik irteera Ibargain parkea zeharkatuz, beherantz Erriberene kaletik, haurtzaindegiko espaloi aurretik.




Ondoren arrakularre kaletik Donestebe plazara, mendiburu kaletik aurrera landetxe plazara.Parkinaren irteera ondoko zebrabidetik eta espaloitik behera,Madalensoro pilotaleku aurrera. Parke berriro aldapatik behera Tolarieta etxadi aldera. Karaez kaletik, Sibeliutz kaleko goikaldeko zebrabidea zeharkatu Igerilekura. Txara inguruko bidetxotik Bidegorrira.


Bidegorrian sartu eta ezkerraldera Tronpeotik aurrera eta handik Kiroldegira, espaloitik jarraitu eskola inguruko rotondara eta eskola ate nagusitik aterpera.


Taldeen antolaketa:
20 talde parte hartu dute ekintza honetan, guztietan HH5etik LH6rainoko ikasleak nahastuta.
HH2tik HH4ra beraien kontura antolatu dute ibilaldia Ibargain parkean.





lunes, 15 de junio de 2009

Gure abesbatza








Taldean abesteko jarduerak edo “kantu koralak”, haurraren garapenerako onurak ekar ditzake. Gaur egun egindako ikerketen ondorioz, ederki dakigu hizkuntza garatzeko hain beherrezkoa den entzumena garatzen duela, adibidez. Matematikarako lagungarriak diren erritmo, modua eta ordena lantzen dira, baita ahozko adierzpenerako eta hizkuntzak ikasteko lagungarria den garapen melodikoa ere.



Orokorrean, aprendizaiarako ezinbestekoak diren pertzepzioa, arreta, kontzentrazioa eta memoria lantzeko ariketa aproposa da. Zer esanik ez, talde lana den heinean, haurraren sozializazio prozesua sustatzeko eskeintzen duen aukera. Eta noski, afektibitateari dagokionez ere, sentimendu eta emozioen adierazpenerako jarduera hau zein egokia den ahaztu gabe. Abar luzca aipa dezakegu, eta honek erakusten digu haurraren heziketa prozesuari egin diezaioken ekarpena.


Beraz, ikuspegi pedagogikotik hain jarduera aberatsa gerta litekeela ikusiz, aurten eskolan haur abesbatza sortzeko ideia izan dugu.

Ezinhobea izan da ikaslegoaren aldetik jaso dugun erantzuna.

Une honetan 8 - 12 urte bitarteko 54 neska mutil bikainek osatzen dute Elizaldeko Ohiartzuna, eta estilo ezberdinetako musika eginez gozatzen duen talde egonkor bat mantentzea da gure helburua .

Musika eta zuzendaritza lanen arduraduna, Juan Garmendia Ibargain Musika Eskolako irakaslea da, eta Marian Brosa, Elizalde Eskolako musika irakasleak laguntzen dio.

Ekainaren 19an eskeiniko digute lehen emanaldia Udal Pleno Aretoan goizeko 12:00 tan LH ko ikasle guztientzat eta arratsaldeko 19:30 tan guraso, lagun eta bertaratzen diren guztientzat.


Lehen emnaldi honetan beste bi partaide ere izango dira:

Irati Odriozola bakarlaria, gure eskolako ikasle izandakoa. Kantu ikasketak egiten ditu, eta ihaz Euskal Herriko kantu txapelketan irabazlea izateaz gain, ahots hoberenaren saria ere jaso zuen. Aurten berriro jaso du ahots hoberenaren saria.

Bestea, Edurne Saizar, Ibargain Musika Eskolako pianojolea.

Urtean zehar landutako abestiek osatzen dute egitaraua, lehen esan dugun bezala estilo eta kultura ezberdinetakoak dira, horregatik ere hizkuntza ezberdinetan abestuak: euskeraz, noski, ingeleraz, gazteleraz eta baita maorieraz ere.

Batzuk instrumentuen akonpainamentuarekin, beste batzuk koreografiaz lagunduta, bakarlariarekin, … gauza ezberdinak egiten saiatu dira.


Guztion gustokoak izango direlakoan, aldez aurretik eskertzen dugu bertaratzen den ikusentzulegoa, eta nola ez, gure eskolako abesbatza martxan jartzeko zintzo lan egin duten neska mutil taldea.