lunes, 15 de junio de 2009

Gure abesbatza








Taldean abesteko jarduerak edo “kantu koralak”, haurraren garapenerako onurak ekar ditzake. Gaur egun egindako ikerketen ondorioz, ederki dakigu hizkuntza garatzeko hain beherrezkoa den entzumena garatzen duela, adibidez. Matematikarako lagungarriak diren erritmo, modua eta ordena lantzen dira, baita ahozko adierzpenerako eta hizkuntzak ikasteko lagungarria den garapen melodikoa ere.



Orokorrean, aprendizaiarako ezinbestekoak diren pertzepzioa, arreta, kontzentrazioa eta memoria lantzeko ariketa aproposa da. Zer esanik ez, talde lana den heinean, haurraren sozializazio prozesua sustatzeko eskeintzen duen aukera. Eta noski, afektibitateari dagokionez ere, sentimendu eta emozioen adierazpenerako jarduera hau zein egokia den ahaztu gabe. Abar luzca aipa dezakegu, eta honek erakusten digu haurraren heziketa prozesuari egin diezaioken ekarpena.


Beraz, ikuspegi pedagogikotik hain jarduera aberatsa gerta litekeela ikusiz, aurten eskolan haur abesbatza sortzeko ideia izan dugu.

Ezinhobea izan da ikaslegoaren aldetik jaso dugun erantzuna.

Une honetan 8 - 12 urte bitarteko 54 neska mutil bikainek osatzen dute Elizaldeko Ohiartzuna, eta estilo ezberdinetako musika eginez gozatzen duen talde egonkor bat mantentzea da gure helburua .

Musika eta zuzendaritza lanen arduraduna, Juan Garmendia Ibargain Musika Eskolako irakaslea da, eta Marian Brosa, Elizalde Eskolako musika irakasleak laguntzen dio.

Ekainaren 19an eskeiniko digute lehen emanaldia Udal Pleno Aretoan goizeko 12:00 tan LH ko ikasle guztientzat eta arratsaldeko 19:30 tan guraso, lagun eta bertaratzen diren guztientzat.


Lehen emnaldi honetan beste bi partaide ere izango dira:

Irati Odriozola bakarlaria, gure eskolako ikasle izandakoa. Kantu ikasketak egiten ditu, eta ihaz Euskal Herriko kantu txapelketan irabazlea izateaz gain, ahots hoberenaren saria ere jaso zuen. Aurten berriro jaso du ahots hoberenaren saria.

Bestea, Edurne Saizar, Ibargain Musika Eskolako pianojolea.

Urtean zehar landutako abestiek osatzen dute egitaraua, lehen esan dugun bezala estilo eta kultura ezberdinetakoak dira, horregatik ere hizkuntza ezberdinetan abestuak: euskeraz, noski, ingeleraz, gazteleraz eta baita maorieraz ere.

Batzuk instrumentuen akonpainamentuarekin, beste batzuk koreografiaz lagunduta, bakarlariarekin, … gauza ezberdinak egiten saiatu dira.


Guztion gustokoak izango direlakoan, aldez aurretik eskertzen dugu bertaratzen den ikusentzulegoa, eta nola ez, gure eskolako abesbatza martxan jartzeko zintzo lan egin duten neska mutil taldea.


No hay comentarios: